NANARRI-----Trabajos verticales Gipuzkoa
ÑAÑARRI lan bertikalak
Ñañarri Lan Bertikalak 2003 urtean Gipuzkoan sortu zen enpresa da. Esperientzia handia du lan bertikalen sektorean eta aurrera doa arlo teknikoan, logistikoan eta baita giza-arloan ere, bezeroei beraien eraikinetako arazoak konpontzeko soluzio onenak eskaintzeko.
Altueran lan egiten duen langileak segurtasun neurriak behar ditu, lan horretan aritzeak erortzeko arrisku handia baitu. Hori da gure helburu nagusienetariko bat: segurtasun neurri horietaz jabetzea langilea eta segurtasun neurriak ipintzea. Kalteak gutxitzeko edo saihesteko ziurtatutako edo homologatutako zenbait soluzio daude merkatuan, eta horiek langileen segurtasuna bermatzen dute: Segurtasun-kableak.
Gure politika berrikuntzan oinarritzen da, Norbera Babesteko Ekipamenduak (NBE) eguneratuz, eta azkeneko berrikuntza sistema eta metodoekin lan eginez. Horrela, gure gaitasun teknikoak aurrera egiten du sektorearen garapenarekin batera.