Loading
http://nanarri.com/modules/mod_image_show_gk4/cache/sliders.slider01gk-is-87.jpglink
http://nanarri.com/modules/mod_image_show_gk4/cache/sliders.slider02gk-is-87.jpglink
http://nanarri.com/modules/mod_image_show_gk4/cache/sliders.slider03gk-is-87.jpglink

Urteroko azterketak eta araudia

URTEROKO DERRIGORREZKO AZTERKETAK

Bizi-lerroak derrigorrez ikuskatzeari buruzko informazioa. Instalazioetan jarritako erorketen aurkako sistemek erabilpenerako behar bezala daudela bermatu behar dute. Hori dela-eta, fabrikatzaileak (Fallprotec) ziurtatutako eta bermatutako enpresa batek aztertu behar ditu nahitaez, kasu honetan Ñañarri Lan Bertikalak da enpresa baimendua.

Ezarri beharreko arauak:

Honako araudiak betez egingo dira azterketak: 89/686/EE Europako Zuzentaraua eta EN 795 eta EN 353 Europako Araudiak.

Azterketen maiztasuna: Altueretatik erortzearen kontrako banakako babes-ekipamenduei buruzko UNE-EN 365:2005 arauaren arabera (4.4 artikulua, "Aldizkako azterketak egiteko aginduak"), erorketen kontrako sistemak 12 hilabetean behin aztertuko dira.

Azterketak egiteko langile baimenduak

Urtero egingo zaie azterketa bat segurtasun- edo finkatze-gailu guztiei, erabilera bermatze aldera. Azterketa instalatuta dauden sistemen fabrikatzaileak emandako prestakuntza egokia jaso duen teknikari batek egingo du. Beharrezkoa balitz, teknikariak finkatze-sistemetan espezializatuta dauden langileen laguntza jasoko luke azterketan.

Laneko Arriskuen Prebentzioko 31/95 Legeko 15. artikuluak xedatutakoaren arabera, langileek prestakuntza jaso behar dute.

'Ñañarri Lan Bertikalak' enpresak, instalatutako sistemen azterketa-eguna baliatuz, goiz batez eta gehienez ere 4 lagun presta ditzake segurtasun-kableak erabiliko dituzten pertsonek kable horiek nola erabili behar diren ikas dezaten.

  

INDARREAN DAGOEN ARAUDIA

Honi ezar dakiokeen indarreko araudia ezagutu nahi baduzu, jaitsi PDF fitxategia. pdf icon

mov

 

 BANATZAILEA 
fallprotec0

somain0

 

Nanarri Lan Bertikalak 10 urte betetzen ditu!!!

 

Copyright © 2013  Ñañarri Lan Bertikalak  T: 680641401    F:  943 08 70 33 E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

barra

Ñañarri Lan Bertikalak

vimeo

facebook