Bizi-lerroak, motak
Bizi-lerroak elementu hauskaitzak dira, ziurtatuak eta homologatuak. Horien eginkizuna da altueratik egon daitezkeen erorketak saihestea edota minimizatzea. Langilea segurtasun-kablera lotzen da norbanakoa babesteko ekipamendu egokien bidez, eta, horrela, erorketa gertatuz gero, salbu da.
BIZI-LERRO HORIZONTALAK
Babes-sistema hau kable edo errail batek osatzen du, finkagailu baten bitartez paretara edo egiturara finkatua; erabiltzailea horietara lotzen da orgarekin nahiz gabe, erorketa gertatuz gero kalteak murrizte aldera.
Mugitzeko askatasun handia ematen dute, erabiltzaileak horietan luzera mugitzeko diseinatuta baitaude.
Pertsona orgara edo kablera lotuta dago lokailu baten bitartez, eta ezinezkoa du horretatik askatzea istripuz edo deskuiduz.
Zergatik bizi-lerro horizontala?
Bizi-lerro horizontala erorketen aurkako sistema bat da. Horretan, segurtasun-kableak erorketa gertatzen denean egiten du lan, edo mugimendua mugatzeko sistema gisa, langile erortzeko arrisku-eremura iristea saihesteko.
Non kokatu?
Bizi-lerro horizontalen instalazio nagusiak teilatuetan, terrazetan, fatxadetan, hodi-euskarrietan, egitura goratuetan, zubi-garabietan, nabeetan, eta abar.
Bizi-lerro horizontalak, motak:
- Altzairuzko kabledunak. SECURIFIL nahiz SECUROPE altzairuzko segurtasun-kableek edozein kokapenen premiak betetzen dituzte. Altzairuzko kablea duen sistemak EN 795 C klaseko arauaren eskakizunak betetzen ditu.
- Errailduna. SECURAIL nahiz SECURILIGNE erraileko segurtasun kableak horizontalki jar daitezke lurrarekiko nahiz sabaiarekiko. Alde batetik bestera mugitzea ahalbidetzen duten orgak dituzte.
BIZI-LERRO BERTIKALAK
'Bizi-lerro bertikalak' izeneko babes-sistema kable edo errail bat da, eskaileraren egiturara edo parametro bertikalera finkatua. Sistemak erorketen aurkako orga bat du, kablean edo errailean libreki mugitzen dena, baina erorketa gertatzen denean blokeatu egiten dena.
Zergatik bizi-lerro bertikala?
Sarbide bertikal gehien-gehienetan erorketak oso arriskutsuak dira. Segurtasun-kable bertikalek bertan behera uzten dute horiek erabiltzen dituen langileak izan ditzakeen edozein arrisku.
Non kokatu?
Bizi-lerro bertikalak soluzio eraginkorra dira, funtzionalak eta erabilerrazak direlako telekomunikazio-dorreetako, aerosorgailuetako, tximinietako eta abarretako eskailera bertikaletan, horiek ez baitute, oro har, erorketen aurkako sistemarik.
Bizi-lerro bertikalak, motak:
Altzairuzko kabledunak. Altzairuzko kablea duen sistemak EN 353-1 eta 353-2 arauaren eskakizunak betetzen ditu.
Errail lauduna. Errail bidezko erorketen aurkako sistema bertikalek profil tubular bat dute, eta horretan orga bat irristatzen da; horrek erabiltzaileei sistemara finkatzea ahalbidetzen die. Orga, diseinu horretan, libreki mugitzen da luzera osoan. Sarbide bertikaleko eskailera bat jarri behar den lekuetan hobe izaten da erorketen aurkako sistemarekin uztea.
ALDI BATERAKO BIZI-LERROAK
Ohiko bizi-lerro mugikor horizontalak.
Bi pertsona lineara segurtatzea eta segurtasun osoz lan egitea ahalbidetzen du:
- Gehienez ere 20 metroko luzera har dezake.
- Lineak gutxieneko altuera edukiko du azpian inolako objekturik gabe; gutxieneko hori linearen luzera osoaren arabera kalkulatuko da.
-
EN 795 B klaseko arauaren eskakizunen arabera.