Segurtasuna eta babesa
Ñañarri Lan Bertikalak enpresak soilik segurtasun-sistema homologatuak eta EBren araudia betetzen duten lan-metodoak eta ekipamenduak erabiltzen ditu. Sistema ikusgarria bada ere, oso segurua da; izan ere, eraikuntzaren sektorean sistema horrek baitu istripu-indizerik txikiena.
Ekipoek errendimendu-fitxak dituzte, eta horietan erabilpen-orduak, nork eta noiz erabili dituen, non eta zein lan-motarako erabili dituen jasotzen da. Horrekin jarraipen zehatza egiten dugu, eta horrekin materialak zein egoeratan dauden ikus dezakegu, babes-sistemak eta sokak fabrikatzailearen jarraibideen arabera baztertuz.
Banakako babesak
Altueran egiten diren lanetan erorketei aurrea hartzeko sistema integraleko ataletako bat 'norbera babesteko ekipamendua' da; alegia, erabiltzaile batek eraman edo lotu beharreko edozein gailu, bere segurtasuna edo osasuna arriskuan jar dezakeen edozertaz babestea helburu hartuta.
Ñañarri Lan Bertikalak enpresak norbera babesteko ekipamendu-sorta zabala du, altueran lan egiteko, erreskate-lanetarako, ebakuatzeko eta segurtasun-kableekin erabiltzeko. Laneko arriskuei aurrea hartzearen inguruan egun indarrean dagoen araudiaren arabera, beren lanpostua 2 metrotik gora duten erabiltzaile guztiek erorketen kontrako babes-ekipoa erabili behar dute derrigor.